Arte eta Kultura
Museoak
Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa Munitibarren dago, Oiz mendiaren magalean. Inguru horretako parke eolikoak adibide ona dira Bengolaren xederako: bisitariei erakustea zein den energia berriztagarrien jatorria eta zer garrantzia duten.
Zentroko bisitariek gaur egungo energia garbien erabilerari buruz ikasiko dute, baina baita iraganekoei buruz ere, bereziki errotei eta burdinolei buruz.
Gainera, Lea eta Marierrota ibilbidearen muturretako batean dagoenez, bide horren, Lea eskualdearen eta bertako ondare eta pertsonaien interpretazio zentroa ere bada.
Bisita guztiak aldez aurretik adostu behar dira.