Arte eta Kultura
Museoak
Gasteizen kokatuta dago Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa.
Bilduma eta hura osatzen duten artelanak erreferentzia bat dira bisitariarentzat, bildumaren tamainagatik nahiz bertan bilduta dauden artistengatik, XX. mendeko 50eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal eta espainiar arte garaikidea ezagutzeko.
Behin behineko erakusketak ere egiten dira, hainbat belaunalditako artista nazionalei nahiz nazioartekoei eskainita.
Artium Museoak arkitektura berezia du, erakusketa eremuaren parte handiena lurraren mailaz azpitik baitago. Kanpoaldean artista handien lanak ikus daitezke, hala nola Richard Serra, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidarenak, baina, hala ere, Artium museo-bodega moduko bat dela esan dezakegu, baliotsuena barruan baitago.
Gainera, Artium Museoa egokia da adin guztietarako, eta familiei harrera berezia egiten die, jardueretan parte hartzeko eta berariazko espazioak erabiltzeko aukera emanez.
Ikusi museoaren agenda: Ekitaldiak.
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 /17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11.00 - 20.00
Astelehenak: jaieguna izan ezik, itxita