Bermeoko Portu Zaharraren gainean dago Ertzilla Dorre historikoa. Monumentu Nazionala da, eta 1948tik Arrantzaleen Museoaren egoitza. Arrantzaleen bizimoduari, lanari eta teknikei osotasunean eskainitako munduko museo bakarrenetakoa da.
Arrantza-aparailuak, ontziak eta historiaurretik gaur egunera arte itsasoarekin lotuta egon diren elementu ugari daude jasota Arrantzaleen Museoan.
Datu interesgarriak
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-14:00
Astelehenetan: itxita
Jaiegunetan: museoan galdetu
Bisitaldi gidatuak: aurrez hitzartu behar dira
Informazio gehiago