Armañongo Parketxea Karrantza Harana/Valle de Carranza(e)n (Bizkaia) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Armañongo Parketxea

Armañongo parke naturaleko interpretazio zentroa eta Ordunteko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE), Pozalaguako koben atari parean dago; Dolomitas del Norte enpresaren harrobiko mineral birrintze estazio zaharrean.

 

Armañongo Parketxeko erakusketa iraunkorrak gune horrek duen aberastasun zoragarria du ardatz, eta aukera ematen du inguruko mendien gainean hegaldi birtual bat egiteko, fauna eta flora aberatsa ezagutzeko, bertako arrazak ezagutzeko, lur azpiko mundu ikusgarria ezagutzeko... eta 40 metro lur azpira jaitsi gaitezke 3Dko esperientzia paregabeaz gozatzeko.

 

Ikasturtean zehar, zentroak ikastetxeen bisitak izaten ditu bere programa didaktikoa garatzeko, eta asteburuetan publikoari irekitako jardueren programazioa izaten du; bestek beste, erakusketaren bisita gidatuak, familientzako jolasak eta tailerrak, edo ingurunea hobetzeko jarduerak.

 

Era berean, Parketxea bisitatzen dutenek aukera dute Armañongo zenbait ibilbideren informazioa jasotzeko, horietako zenbait Parketxetik bertatik hasten dira. Hala nola, ibilbide ezberdinak Sopeñako artaditik, Ranerora iristen den ibilbide zirkularra edo inguruan aurki daitezkeen trikuharrietaraino eta tumuluetaraino iristen diren bideak.

 

Era berean, Armañongo gainazalean eta lurpean zabaltzen diren dolina, leize eta kobei buruzko informazioa eskaintzen du, Pozalagua ezagunetik Torca del Carlistaraino edo Venta La Perraraino.

Datu interesgarriak

Helbidea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik igandera

10:00etatik 14:00etara eta 16:00 eta 18:00etara

Uztailean eta abuztuan egunero dago zabalik.