Museoak | Armagintzaren Museoa EIBARren (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Armagintzaren Museoa

Armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gorde eta zabaltzeko museoa du Eibar hiriak. Horrela, bertako artisauek mendez mende egindako lanari esker ona eman nahi zaio.

 

Museoak industriaren bilakaera islatzen duen ibilbidea egiteko parada eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egunera arte. Besteak beste, 1920ko hamarkadan armagintzak pairatu zuen krisiaren ondorioz, armaginek dibertsifikazioaren aldeko apustua egin zuten. ç

 

Museoan Armeria Eskolaren museotik eta beste funts batzuetatik datozen armak eta Eibarren egindako hainbat produktu erakusten dira, hala nola bizikletak, motorrak, etxetresna elektrikoak, idazmahairako materialak eta josteko makinak. Horrela, Eibarko industriaren produkzio-aniztasuna eta nazioartean daukan garrantzia islatzen dira.

 

Hasteko, bisitariak armagintzak 600 urtetan izan duen bilakaerari buruzko ikus-entzunezkoa aurkituko du, eta, horren ondoren, bi eremutan banatuta dagoen erakusketa-gunera iritsiko da. Lehenengoa arma-bilduma eta suzko arma eramangarrien nondik norakoak erakusteko gunea dugu.

 

Bigarren eremuak, industriaren bilakaeraren bitartez, Eibarko historian zehar ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu; ekonomia eragileak izan diren eta gaur egun ere eragileak diren elementuak erakusten ditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Bista Eder, 10 5º - 20600 Eibar
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Urritik ekainera Asteazkenetik larunbatera: 16:00-20:00 Igandeetan: 10:00-13:00 Uztailean eta irailean Asteartetik ostiralera: 16:00-20:00 Abuztuan Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30

Areto kopurua
2
Edukiera
120

Zerbitzuak

  • Audio-gida
  • Liburutegia
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa