Arte eta Kultura

Museoak

Aresketamendi, Energia Berriztagarrien Interpretazio Parkea

ALDI BATERAKO ITXITA

 

Aresketamendi Amurrioko Energia Berriztagarrien Interpretazio Parkea da; erakusketa espazio bat aire zabalean, 22.600 m2 dituena, non energia berriztagarrien ezagutza partekatu nahi den modu didaktiko eta ludiko batean.

 

Airea, eguzkia, ura eta biomasa ardatz hartuta, 26 energia asmakizun daude, eta haien laguntzaz edonork ikas dezake, haren adina edozein dela ere, eguzkiak ordua eman dezakeela edo haize errotak historiaurretik erabiltzen direla; era berean, putzu batetik ura ateratzeko aukera izango duzu, edo bonbilla bat piztu, pedalei emanez.

 

Espiral formako igarobide bat, ia kilometro batekoa, eremu guztietara iristen da, eta haietan, parte hartzeko tresna ugari egoteaz gainera, maketak eta energia iturriei buruzko panelak aurkituko dituzte parkera datozen bisitariek.

Datu interesgarriak

Helbidea
Carretera A-624 errepidea - 01470 Amurrio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia

Martxotik ekainera (asteartetik larunbatera): 10.00-14.00 h.
Gainontzeko hilabeteak: Gutxienez 15 pertsonaz osatutako taldeak, aldez aurretik erreserba eginez.

Areto kopurua
1
Euskadi, auzolana