Itsasokoa | Aquarium-Itsas Jauregia DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN(e)n (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia

Certificado de Buenas Prácticas Ética Turística de Euskadi

Itsas munduaren alde didaktikoa eskaintzen du Donostiako Aquarium-Itsas Jauregiak, faunaren eta floraren erakusketa zabal baten bidez.

Hiru erakusketa-gune ditu: Ozeanarioa metakrilatozko tunel batek zeharkatzen du, eta, horri esker, 360 graduko ikuspegia eskaintzen du, bertan dagoen faunaz -batez ere marrazoez- gozatzeko aukera paregabea. Bigarrean gunean ozeanografia-bildumen erakusketa dago, eta hirugarrenak Donostia eta inguruetako itsas historia du oinarri.

Bisitariek parte hartze aktiboa izan dezaten, Donostiako Aquarium-Itsas Jauregiak egitarau zabala eskaintzen du. Azpimarratzekoak dira, bisita gidatuak, murgilaldiak, itsas mundua gauez nolakoa den ezagutzeko aukera ematen duen "Arrain artean lotan" programa eta hitzaldiak, besteak beste.

Bildumak: Akuario tropikalak eta ozeanarioa erreka tropikalarekin, Karibeko arrezifea, Indopazifikoko arrezifea, arrain pelagikoak, ukitu daitekeen akuarioa, itsasugeak, mundu txikiak eta arrain arriskutsuak.

Datu interesgarriak

Helbidea
Pza. Carlos Blasco de Imaz, 1 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 19:00etara (azken sarrera 18:00etan) 

Asteburu eta jaiegunetan: 11:00etatik 20:00etara (azken sarrera 19:00etan) 

Astelehenetan: itxita

Tarifak: 6,5-13€ bitartean

Areto kopurua
3
Edukiera
943

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Taberna/kafetegia
  • Jatetxea
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Prentsa-aretoa
  • Artxiboa