Arte eta Kultura
Museoak
"El Torco" Harrera eta Interpretazio Zentroan emango diogu hasiera Añanako Gatz Haraneko bisitaldiari. Eraikinak alderantziz dagoen itsasontzi baten forma du, eta antzinako gatz-biltegietako batean dago.
Bertan, bisita gidatuak erreserbatzeaz gainera, bisitariek Gatz Haranari buruzko informazioa jasoko dute (ikus-entzunezkoak direla medio), mundu osoko gatzak eta gatz-ekoizleen jarduna ezagutuko dute eta Gatz Haranarekin lotura duten produktuak erosi ahalko dituzte.
Urteko egun guztiak zabalik, abenduak 25 eta urtarrilak 1 salbuespen. Ordutegia: Wen orrialde ofizialean begiratu.