Algorri interpretazio zentroari esker Zumaiako itsaslabarrak eta marearteko zabalgunea ulertuko ditugu, natura-gune harrigarria. Zumaiako labar ikusgarriek munduko santutegi geologiko garrantzitsuenetarikoa eta ezagunenetarikoa osatzen dute.
Geologia-altxor horretaz gainera, Bizkaiko golkoko zenbait eraketa eta ekosistema aipagarri biltzen ditu Zumaiak. Esate baterako, Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgune ikusgarria -biotopo babestu izendatua-, Santiagoko dunak, San Migeldo artadia eta Beduako uharte- eta padura-multzoa. Algorrik natura-gune horri buruzko erakusketa eskaintzen du, ikus-entzunezkoekin, tailer didaktikoekin, laborategi, liburutegi eta irteera gidatuekin batera. Irteerak larunbatetan egiten dira, oinez eta ontziz.
Zerbitzuak: Liburutegia / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Juan Belmonte, 21
- 20750
Zumaia
Martxotik ekainera eta irailetik azarora:
Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
Igandeak: 10:00-13:30
Urtarrilean, otsailean eta abenduan:
Osteguna eta ostirala: 10:00-13:30 / 16:00-18:30 Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30 Igandeak: 10:00-13:30 Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
5
50