Museoak | Albaola, Itsas Kultur Faktoria) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Albaola, Itsas Kultur Faktoria

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Albaola Itsas Kultur Faktoria  museo ontziola bat da eta Pasaiako portu historikoaren sarreran kokatua dago, Donostiako erdigunetik 3 kilometrora.

Bere jarduera nagusia ondare balioa duten zurezko ontzien eraikuntza da eta bertaratzen diren bisitariek lan teknika eta teknologia tradizionalekin jendaurrean lanean ari diren arotz ontzigileak ikusi ahal izango dituzte.

Bisitaldian, 1565ean Labradorren (Kanada) hondoratutako San Juan baleontzi historikoaren erreplikaren eraikuntza ikusi ahal izango da, ia 30 metro luze dena eta UNESCOren babesa duen eraikuntza prozesua.

Albaola nazioarteko erreferentzia bihurtu den espazioa da eta bere jarduerengatik, bisita bakoitza bakana eta desberdina da beti.

    Oinezkoen bidea itxita dagoenez, bertaratzeko doako itsasontzi zerbitzua egongo da. Konfirmazio emailean bisitaren gaineko eta etortzeko jarraibide denak emango dira.

    Aurretiko erreserba ezinbestekoa bisitak@albaola.com / (+34) 943 39 24 26 (asteartetik ostiralera goizeko 10:00etatik 14:00etara)

    Datu interesgarriak

    Helbidea
    Ondartxo ibilbidea 1 - 20110 Pasaia
    Telefonoa
    Helbide elektronikoa
    Weba
    Ordutegia

    UDAKO ORDUTEGIA

    Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

    Jaiegunetan zabalik

    NEGUKO ORDUTEGIA

    Astearte eta igandeetan: 10:00-14:00

    Asteazkenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

    Astelehenetan itxita  (jaiegunak eta jaiegun bezperak izan ezik)

    Jaiegunetan zabalik.

    Urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 24,25 eta 31ean itxita.

    Areto kopurua
    3
    Edukiera
    240