Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Antioko baseliza - Zumarragako Andre Mariaren eliza

  • Antio, baselizen katedrala

Antioko baseliza - Zumarragako Andre Mariaren eliza

Andre Mariaren eliza (Antioko baseliza) euskal baselizen katedrala dela diote. XII. mendeko gotorleku baten gainean eraiki omen zuten. Tenplu honi buruzko lehen agiriak 1366koak dira eta Zumarragako parrokia izan zen 1576. urtera arte.

 

Kanpoaldea apaindura gutxikoa da. Barrua, aldiz, ikusgarria. Haritz zurez egindako kasetoidura estalkia du, habe, tirante, karel eta jabaloi egitura konplexu batez osatua.

 

Antioko baselizaren kondaira

Historia handiko baseliza Istorio eta kondaira asko daude eliza honen inguruan. Horietako batek dioenaren arabera, kristauak eliza eraikitzen ari zirela ikustean, jentilek harritzarrak bota zituzten Aizkorri gainetik tenplua suntsitzeko asmoz. Baina ez zuten lortu, eta kristauek harri horiek eraikina amaitzeko erabili zituzten. Baseliza Ignaziotar Lurraldeko Hiru Tenpluen Ibilbidearen barruan dago, Loiolako eta Arantzazuko santutegiekin batera.

 

 Uztailaren 2an, Santa Ixabel egunean, ohikoa da meza nagusian Andre Mariaren aurrean dantzariak Ezpatadantza egiten ikustea.

 


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkinga / Parkea / Dendak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Baseliza

Helbidea:

Beloki Hiribidea, s/n  - 20700  Zumarraga

Telefonoa:   +34 616 245 463 / +34 943 72 20 42Telefonoa:  

+34 616 245 463 / +34 943 72 20 42

Helbide elektronikoa:

turismobulegoa@urolagaraia.com

Estilo artistikoa:

Euskal erromanikoa

Garaia:

Erdi Aroa (XV. mendea)

Ekintzak:

Antioko Musikaldia iraileko igandeetan egiten da.

Euskadi, auzolana