Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Varonatarren jauregia

  • Varonatarren jauregia
  • Varonatarren jauregia
  • Varonatarren jauregia

Varonatarren jauregia

Eraikinak multzo historiko bakarra osatzen duten bi zati ditu: jauregia eta harlanduzko dorrea. XIV. mendeko arkitektura militarraren adibide aparta da, egun Araban ondoen mantentzen dena. Lautada baten goialdean dago, nabarmen, harro. Alde batean dorrea gailentzen da. Modiloiak mugarri dituen prismazko garitoiak ageri ditu ertzetan. Hegoaldeko horman, berriz, gaztelubegi bat dauka. Lau isurkiko estalkiaren ertzek almenak estaltzen dituzte. Jauregia bi aldetatik atxikitzen zaio dorreari, eta eraikuntza guztia almenadun harresi batek eta urez betetako zulo batek inguratzen dute. Duela gutxi goitik behera zaharberritu eta museo bihurtu dute. Gaubeako turismo bulegoak bisitaldi gidatuak antolatzen ditu dorrearen historia ezagutzeko eta, jauregian egiten zen bizitza nolakoa zen jakite aldera, garai hartako bizimodua berregiten dute. 

 

Eraikinak multzo historiko bakarra osatzen duten bi zati ditu: jauregia eta harlanduzko dorrea. XIV. mendeko arkitektura militarraren adibide aparta da, egun Araban ondoen mantentzen dena. Lautada baten goialdean dago, nabarmen, harro. Alde batean dorrea gailentzen da. Modiloiak mugarri dituen prismazko garitoiak ageri ditu ertzetan. Hegoaldeko horman, berriz, gaztelubegi bat dauka. Lau isurkiko estalkiaren ertzek almenak estaltzen dituzte. Jauregia bi aldetatik atxikitzen zaio dorreari, eta eraikuntza guztia almenadun harresi batek eta urez betetako zulo batek inguratzen dute. 

Duela gutxi goitik behera zaharberritu eta museo bihurtu dute. Gaubeako turismo bulegoak bisitaldi gidatuak antolatzen ditu dorrearen historia ezagutzeko eta, jauregian egiten zen bizitza nolakoa zen jakite aldera, garai hartako bizimodua berregiten dute.


Zerbitzuak: Parkinga / Erakusketa-aretoa / Dendak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak

Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea:

Calle Real, 11  - 01426  Valdegovía/Gaubea

Telefonoa:   +34 945 35 30 35 / +34 945 35 30 40Telefonoa:  

+34 945 35 30 35 / +34 945 35 30 40

Helbide elektronikoa:

turismo@valdegovia.com

Estilo artistikoa:

Dorrea gotikoa da baina jauregiak ez du estilo zehatzik (XV. mendetik aurrera eraiki zuten).

Garaia:

XIV. mendea

Euskadi, auzolana