Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Sortzez Garbiaren basilika

Sortzez Garbiaren basilika 1459. urtean hasi ziren eraikitzen, gotiko estiloan, baina lanak geldo zihoazen eta 1506an bukatu zuten.

 

Horrek eraginda, errenazimenduko hainbat egitura ere baditu elizak. Gotikoa sarrera bietan, arrosa-leihoan, eta elizpeari eusten dioten zutabe batzuetan atzematen da. Estilo errenazentista berriz, elizaren goiko aldean, leihoetan eta kanpandorre ederrean.

 

Elizaren oinak hiru nabe ditu, erdikoa zabala da eta besteak, berriz, oso estuak. Kapitel korintiarrak dituzten lau zutabe handik gurutzadurako ganga gotikoa eusten dute. Bereizgarri bat dute zutabeek: kapiteletan landare apaingarriak izan ordez, buru bitxia duten irudiak daude.

 

Koruak hiru nabeen zabalera betetzen du. Elizaren barruan balio handiko erretaulak daude, aipagarrienak nagusia eta albokoak, rokoko fasean zegoen barroko estilokoak dira.

 

Altarearen erdian, berriz, zilarrezko kutxa batean, San Balendin Berriotxoaren gorpuzkinak daude gordeta.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Basilika

Helbidea
Plaza de Gernikako Arbola - 48230 Elorrio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa eta errenazentista
Garaia
XV. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana