Sorginetxe trikuharria

Sorginetxe trikuharria

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Sorginetxe hilobi-monumentua Kristo aurreko 2500 urte aldera eraiki zuten gaur egungo Agurain inguruko bizilagunek (abeltzainak ziren gehienak) beren ahaideak lurperatzeko.

1831n aurkitu zuten zientzialariek, eta 1890ean J. Apraiz jauna arduratu zen indusketa-lanak egiteaz. Zeregin horietan ari zela, hainbat gezi-punta eta giza-hezurren hondarrak aurkitu zituen, baina inork ez daki non dauden.

Euskadin egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetako bat da Sorginetxe trikuharria. Kareharrizko sei harrik osatzen dute: bost bertikalean jarrita daude, eta denak estaltzen dituena 2,3 metroko garaieran dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Hilobi-monumentu megalitikoa

Helbidea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
Historiaurrea, Paleolitoa
Euskadi, auzolana