Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Sorginen Txabola dolmena

Sorginen Txabola dolmena

Sorginen Txabola trikuharria Euskadiko dolmenik garrantzitsuenetarikoa da; eta ziurrenik, inguruko trikuharrietatik handienetakoa eta egokienen kontserbatu dena da.

Trikuharria 1935ean aurkitu zuten. Ganbarak itxura poligonala ematen dioten 9 lauza ditu eta galeria berriz, 5 lauzak eta estali batek osatzen dute. Estalki hori hiru zatitan banatuta aurkitu zuten, ganbararen barruan, eta zaharberritu ostean ustez bere lekua zen tokian jarri zuten.

Indusketetan, giza hezurraz gain, hainbat tresna aurkitu zituzten: aizkorak, zeramika-zatiak, esku-errotak, eraztunak, ...

Herriko jaien bezperan, (abuztuaren 15ean ospatzen dituzte) akelarre bat antzezten dute dolmenaren alboko zelaietan. Akerraren eta sorginen aitzakian, festa ederra ospatzen dute.
Zerbitzuak: Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota: Arkeologia aztarnak
Monumentu mota: Hilobi-monumentu megalitikoa
Helbidea: Biasteri eta Billar arteko errepidea (A-3228)  - 01309  Elvillar/Bilar
Telefonoa: +34 945 604 011 (Udala) Telefonoa: +34 945 604 011 (Udala)
Helbide elektronikoa: info@elvillar.es
Garaia: Historiaurrea, Kalkalitiko garaia
Euskadi, auzolana