Santimamiñe koba | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santimamiñe koba

Santimamiñe koba

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santimamiñe koba inguru paregabean dago: Urdaibaiko arroaren eskuinean, Ereñozar mendiaren magalean.

Kobako labar-pinturak ezustean aurkitu zituzten 1916an, gazte batzuen jakin-minaren ondorioz. Hainbat animalien (bisontea, zaldia, ahuntza, oreina eta hartz arrea, esaterako) irudiekin osatutako labar-pintura garrantzitsua jasotzen du kobazuloak.

Santimamiñeko haitzuloak ederrak dira oso geologiaren ikuspuntutik; estalagmitak eta estalaktitak ugari ditu, eta batzuetan, gainera, batu egiten dira, haitzulo guztian zutabe bikainak osatuz. Gainera, hormetan konkrezio mantu ederrak ditu. Horiek, batzuetan, kaltzio karbonatozko gortina finak sorrarazten dituzte - zenbaitetan zuriak, beste zenbaitetan gorrixkak - urek daramaten burdin oxido karga dela eta.

2006az geroztik haitzuloak itxita daude. Hala ere, ordu eta erdiko bisitaldi gidatuetan parte hartzeko aukera badago.

Hasteko, bisitariek kobazuloaren sarrera (40 metro, gutxi gorabehera) eta aztarnategia ikusiko dituzte. Aldi berean, ingurune ederraz gozatzeko parada ere izango dute. Ondoren, Santimami baselizara joango dira. Interpretazio zentroa jarri dute bertan, eta ibilbide birtualari esker, Santimamiñeren barrualdea (tartean, labar-pintura ospetsuak) hobeto ezagutu ahalko dute.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Haitzuloak
Monumentu mota

Koba

Helbidea
Barrio Basondo - 48315 Kortezubi
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Labar-pinturak
Garaia
Goi-Paleolitikoa, Magdalena-Azil garaikoa (13.000 k.a.)

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea