Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Bilboko alde zaharraren bihotzean kokatuta, Santiago apostoluaren, 1643az geroztik hiriko zaindaria denaren, omenez eraiki zuten katedrala XIV. mendearen amaieran.
Egun, Bizkaiko Elizbarrutiaren egoitza dena hiru nabetan banatuta dago, eta gurutzadura lerrokatua, presbiterioko tartea, kapera nagusia eta horren atzean, girola ditu, besteak beste. Iparraldean, XVI. mendeko klaustro gotiko loredun ederra du. Handik, kanpoko aldera joateko, "Aingeruaren Atea" igaro beharko dugu, eta, bertan, erromesek, Santiagora bidean, soinean eraman ohi dutena bezalako maskorra edo Vieira ikus daiteke. Hegoaldean, berriz, itxura irregularreko arkupe handia dago.
Bestalde, sakristiari lotutako dorreak orratz zorrotzak ditu eta tenpluaren oinaldeko fatxadaren zati moduan ageri da. Dorre hori eta aurrealde nagusia Severino de Achucarro arkitektoaren lan neogotikoak dira, 1887an amaituak.
Azken zaharberritze lanen ostean, berriz irekita dago katedrala.
Catedral
Egunero 11:00ý13:00 eta 17:00ý19:00. Igande arratsaldeetan itxita. (Aurrez eskatu behar da ordua, euskaraz eta gazteleraz dira)
Musika kontzertuak eskaintzen dira Gabonetan eta Santa Zezili egunean