Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Trokaz eliza

San Trokaz eliza monumentala lehen elizatxo bat zegoen lekuan eraiki zuten. Gaur egungo eraikina errenazentista da eta XVIII. mendean eraiki zuten.

Eliza eraikin trinkoa da kanpotik, horma lauak ditu, eta horietako batean Muntsaratztarren kapera bakarrik nabarmentzen da.

Barrualdean berriz nabe zabala du, buru poligonalarekin eta alboetan hiru kapera ditu. Kapera horiek barrualderantz hedatzen dira, kanpora izan beharrean. Hiru erretaula rokoko ditu eta aldare barroko naturalista bi.

Azkenik, aipatzekoa da San Trokaz eliza duela urte batzuk berriztatu dutela.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Parrokia eliza

Helbidea: San Trokaz Plaza, 20  - 48220  Abadiño
Telefonoa: +34 946 814 269 (San Trokaz eliza) Telefonoa: +34 946 814 269 (San Trokaz eliza)
Estilo artistikoa: Errenazentista
Garaia: XVIII. mendea
Ekintzak:

Musika eta abesbatza kontzertuak egiten dira.

Zerbitzuak: Parkinga
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana