Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Zumaiako San Telmo ermita txikia, marinelen patroiari eskainitakoa, Itzurun hondartzaren gainean dago, Flyschak eratutako itsaslabarraren gainean. Ermitari buruzko lehenengo aipamenak 1540. urtekoak dira, nahiz eta ondoren, San Telmoko Marinelen Kofradiak berritu zuen. Kofradia horren egoitza izan zen XVII. mendetik aurrera.
Barnealdean, Santiago eta Santa Klararen irudien alboan, XVIII. mendeko erretaula rokokoa nabarmentzen da, egurrez egina, polikromatu eta urreztatu gabea.
Pazko-igandetik zortzi egunera, San Telmo egunean, Zumaiako herritarrak ermitara joaten dira prozesioan, itsas urdinez jantzita, San Telmoren martxa joaraziz kostaldeko udalerri honetako txoko guztietan.