Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Severino eliza

San Severino eliza, XV. mendekoa, Balmasedako plaza nagusian dago. Eraikina gotikoa da baina, XVIII. mendean hainbat elementu barroko gehitu zitzaizkion.

Barrutik estilo gotikoa da nagusi. Hiru nabetan dago banatuta, erdikoak buru poligonala du eta bertan beirategi ederrak ditu. XIX. mende amaierako Cavaille - Coll organo bat ere gordetzen da elizan. Hiru kapera ditu, garrantzitsuena Kristo Santuarena da; erretaula plateresko bat du.

Kanpoaldea eta dorrea 1730ean berriztatu zituzten eta orduan jarritako hainbat elementu barroko ikus daitezke.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Parrokia eliza

Helbidea: Plaza San Severino, 1  - 48800  Balmaseda
Telefonoa: +34 946 801 356 (Iglesia de San Severino) Telefonoa: +34 946 801 356 (Iglesia de San Severino)
Helbide elektronikoa: parroquiabalmaseda@euskalnet.net
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XV. mendea
Ekintzak:

Gabonetan eta Udaberrian kontzertuak egiten dira.

Zerbitzuak: Parkinga / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana