Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Gasteizko San Prudentzio basilika Arabako eraikin erromanikorik ikusgarrienetarikoa da.
Zentro espiritualik garrantzitsuena izan zen Erdi Aroan. Bertan jaio zen Armentiako San Prudentzio, Tarazonako apezpikua eta Osmako bake epailea izan zena.
IX. eta XI. mendeen artean, Arabako gotzaindegia izan zen. Halere, egun ikus dezakegun tenplua XII. mendearen hondarrean eraiki zuten. Gurutzadura eta abside erdizirkularra dituen nabe bakarra dauka. Harlanduz egina dago eta leiho eta zutabe klasikoak ditu.
Garai bateko atari erromanikoaren zatiak daude eliza atarian. Aipamen berezia merezi dute Bildotsaren eta Salbatzailearen tinpanoek.
Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean, Arabako zaindariaren egunean alegia, erromerian joaten dira arabarrak basilikara.
Basilika