Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Joan Bataiatzailearen eliza (Laguardia)

Tenplu-gotorleku bezala eraiki zuten. Estilo ugari ditu. Hegoaldeko ataria, esaterako, erromanikoa eta gotikoa da. Eraiki zuten lehen zatia izan zen, XII. mendearen hondarrean edo XIII. mendearen hasieran. Frantziako arkitekturaren eragina nabari zaio. Landareen, animalien eta Bibliako pasarteen irudiak ageri ditu.

 

Halere, elizaren zatirik handiena gotikoa da; XIII eta XIV. mendeetan eraiki zuten. Gurutze latindar formako oinplanoa eta hiru abside ditu. Nabeek arku zorrotzak eta apaindura gutxiko gurutzeria dituzte. Hormetan, aldiz, leiho gotikoak eta arrosa-leihoak daude.

 

XVI. mendean, gotorleku izaera galdu zuen eraikinak. Batetik, Pilarreko Andre Mariaren kapera gehitu zitzaion eta, bestetik, ordura arte Erdi Aroko gaztelua zena, kanpandorre bihurtu zen.

 

Elizako garai bateko sakristia liturgia-objektuen museoa da egun.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Eliza

Helbidea: Plaza de San Juan, 5  - 01300  Laguardia
Telefonoa: +34 945 600 845 (Turismo bulegoa) Telefonoa: +34 945 600 845 (Turismo bulegoa)
Helbide elektronikoa: turismo@laguardia-alava.com
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: Erdi Aroa (XII-XVI. mendeak)
Ordutegia:

Meza ordutegia:

Lanegunetan: 19:00etan

Jaiegunetan: 19:30etan

Bezperak: 19:30etan

Jaiegunak: 10:00etan eta 12:30etan

Udaberria/Uda mezarik ez 

Ekintzak:

Organo kontzertuak egiten dira

Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana