Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Joan Bataiatzailearen eliza (Agurain)



Gotorleku izateko sortu zuten arren, egun ezagutzen dugun elizak XV. eta batez ere XVI. mendean du jatorria, 1564an Agurainen jazo zen sutean kiskalitako elizaren ordezko bihurtu baitzen.

Oinplano angeluzuzena dauka, eta gotikoa da. Ondo bereizitako bi alde dituen dorre bat dauka. XVII. mendeko kanpai-horma dauka gurutzaduran eta dorrearen oinean, berriz, molduradun arku zorrotzeko ate bat dago. Eliz ataria eta kanpandorrea barrokoak dira.

Luxurik gabeko eraikina da. Barnealdeko banaketan, aldiz, XVI. mendeko lehen erdiko estilo gotikoaren elementuak nabari dira. Garaiera ezberdineko hiru nabe eta girola zuzen bat ditu.

Erretaula nagusia Mateo Zabalak hasi zuen 1646an eta, ondoren, Pedro Obrelek eman zion jarraipena 1650ean. Erretaula barroko klasizista da eta 1660 inguruan amaitu zuten. Egileorreko Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat dago sakristian. Nabarmentzekoa da, era berean, koruko organoa. Juan Monturusek egin zuen XIX. mendean.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Eliza-gotorlekua

Helbidea: Plaza de San Juan  - 01200  Agurain/Salvatierra
Telefonoa: +34 945 300 155 (Udaletxea) / +34 945 312 535 (Tura Kirola Abentura) Telefonoa: +34 945 300 155 (Udaletxea) / +34 945 312 535 (Tura Kirola Abentura)
Helbide elektronikoa: tura@tura.org
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XV-XVI. mendeak
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana