Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Pozalaguako leize-zuloak 125 metro ditu luzeran eta 40 metroko sakonera duten lau amildegi.
Leize-zulo ikusgarriak munduko estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena du. 1957an aurkitu zuten paregabeko leku hau, ondoko harrobian egiten ari ziren lanei esker.
Estalaktita eta estalagmita ugari ditu koba honek, baina zalantza barik ikusgarrienak eszentrikoak dira. Estalaktita mota horiek, grabitatearen indarrari aurre eginez, norabide guztietara hazi eta zabaltzen dira, irudi bitxiak sortuz. Auditorioa izeneko aretoa ere ikusteko modukoa da, gela handi honetan ura duten karbonatozko presa txiki ugari daude.
Pozalaguako leize-zuloak Repsol gidak aitortutako 2013ko Txokorik Ederrena izeneko saria jaso zuen.
Kobazuloa