Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Portalondo Etxea edo Jentilen Dorrea

Portalondo Etxeak edo Jentilen Dorreak oinplano angeluzuzena eta hiru isurkiko estalkia ditu. Mehelina du eskuineko aldean eta eranskin bat atzeko horman. Gainerako bi paretak libre daude. Kardaberaz kaleak eta Perkaiztegi kaleak bat egiten duten lekuan dago, eta Erdi Aroko etxalde baten parte da.

 

Dorretxearen goiko zatia XV. mendearen bigarren erdialdean suntsitu zuten. Ustez udalerriko harresiaren ateetako baten alboan zegoen eta harresi horren parte zen.

 

Kanpoaldea harlanduz egina da. Lehenengo solairuan zatitutako lau leiho ditu, maineldunak eta arku zorrozdunak.

 

Perkaiztegi kalera jotzen duen horman, berriz, hiruki formako hiru solairuko eranskin bat dago.

 

Beherengo solairua erabat aldatuta dago eta ez du garai bateko edertasunik, bertako saltokiek leihoak ireki baitituzte antzinako egitura kontuan hartu gabe.

 

Goiko solairuko baoak ere gerora zabaldu zituzten. Egun, saltoki bat dago beherengo solairuan eta etxebizitza pribatuak goiko bietan.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Dorretxea

Helbidea: Calle Kardaberaz, 46  - 20120  Hernani
Telefonoa: +34 943 337 030 (Hernaniko Udalaren artxiboa) Telefonoa: +34 943 337 030 (Hernaniko Udalaren artxiboa)
Helbide elektronikoa: artxiboa@hernani.eus
Estilo artistikoa: Gotiko errenazentista
Garaia: Erdi Aroa. Dorretxearen goiko zatia XV. mendearen bigarren erdialdean suntsitu zuten.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana