Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Otxandioko Udaletxea

Udalerriaren erdigunean bertan egonik, frontoiaren eta elizaren alboan, Otxandioko gunerik interesgarrienetakoa da udaletxea.

Bi solairutako eraikin honek oin errektangeluarra eta harlanduzko aurrealdea ditu. Modu bikainean neurtutako parametroekin eginda dago. Halaber, arkudun aterpeak eta balkoi zabalek xarma berezia eskaintzen diote eraikin honi. Bizkaiko udaletxe ikusgarrienetako bat da.

1733an Otxandioko Udal Batzarrak Udaletxe berria eraikitzea erabaki zuen, lehengoa txikiegia zelako udalerriaren beharrizanetarako. Udaletxe berria 1737ko urtarrilaren 1ean inauguratu zuten. Egia esan ez da ondo ezagutzen eraikinaren eraikintzari dagokion atala baina jakin dakigu armarriak Jerónimo de Liermo eskultore kantabriarraren lana direla, edota zurgintza Otxandioko Antonio de Isasmendiren lana dela.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Eraikin ofiziala

Helbidea: Plaza Nagusia, 1  - 48210  Otxandio
Telefonoa: +34 945 450 020Telefonoa: +34 945 450 020
Helbide elektronikoa: idazkaritza.otxandio@bizkaia.org
Estilo artistikoa: Barrokoa
Garaia: XVIII. mendea
Zerbitzuak: Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana