Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Murga Jauregia

Murga Jauregia XVII. mendean eraiki zuten. Barrokoa da eta oina angeluzuzena du. Hasieran dorretxea bazen ere, urteetan egindako aldaketek gaur egun duen itxura eman diote. Jauregia Mimetiz auzoan dago, udalerriaren erdigunean, eta hektarea bateko zabalera duen zuhaizti eder batek inguratzen du.

Hiru solairuko eraikin honetan aipagarriena sarrera nagusiaren gainean dagoen armarria da, Salcedo eta Aiala leinuena, hain zuzen. Bibotedun pertsona baten burua du goian armarriak eta alboetan giza burua duten lehoi bana.

Gaur egun, Zallako udaletxearen egoitza da jauregia.


Baliabide mota: Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea: Barrio Mimetiz  - 48860  Zalla
Telefonoa: +34 946 390 001 (Zallako Udala) Telefonoa: +34 946 390 001 (Zallako Udala)
Helbide elektronikoa: zallakoudala@zalla.org
Zerbitzuak: Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana