Muntsaratz dorrea-jauregia

Muntsaratz dorrea-jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Muntsaratzeko dorre bikaina Durangaldeko leinu ezagunenetako baten etxea izan zen, Muntsaratztarrena alegia. IX. mendetik zutik zegoen etxea, baina ondoren dorre errenazentista bikaina bihurtu zuten.

 

Eraikin hau hasiera batean dorre-gotorlekua zen, eta hori nabaria da lehen solairuan. Oso itxia da, zaldiek arnasa hartzeko zulo estuak eta eraikinaren sarrera besterik ez daude. Bestalde, sarreraren gainean armarria du. Muntsaratz familiak jauregi bihurtzea erabaki zuen, eta horren adibide dira goiko solairuak. Bigarrena oso irekia da eta bi fatxada nagusietan eraikinari edertasuna ematen dioten arkuak ditu. Gorengo solairua berriz, adreilu eta zurez eginda dago; gailurrean, azkenik, teilatu handia du eraikinak.

 

Gaur egun Kalitatea Fundazioaren egoitza da.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Torre

Helbidea
Muntsaratz Auzoa, 17A - 48220 Abadiño
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Berpizkundea
Garaia
IX. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea
Euskadi, auzolana