Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Mendiluzeko harrespila 1983an aurkitu zuten Legaireko zelaietan, Entzia mendilerroan, eta handik urtebetera egin zituen indusketa-lanak Jose Ignacio Vegas Aramburu arkeologoak.
Harri txikiz egindako zirkulu honetan lau menhir handi nabarmentzen dira. Barruan, hezur eta ikatz hondakinak zituen hilobi angeluzuzen bat aurkitu zuten. 2.700 urte inguru ditu, eta inguruko bizilagunak bertan ehortzi zituzten.
Monumentu megalitikoa