Lazarraga jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Lazarraga jauregia

Lazarraga jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Lazarraga jauregia XVI. mendean eraiki zuten, eta lauki forma dauka. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago; gainerakoak harlangaitzezkoak dira Zeramikazko teilaz estalitako lau isurkiko teilatua dauka. Fatxada nagusiak ekialdera jotzen du, eta bi solairu ditu. Beherengoan, joniar zutabe bikoitzek inguratzen dute atea. Goian, armarria dago. Balkoi bat dago ate nagusiaren alde banatan. Mentsulek eusten diete eta burdinazko barandak dituzte. Hegoaldeko fatxadan, berriz, lehen solairuan, kapitel korintiarrez estalitako zutabe errenazentistak dituen galeria bat dago. Zalduondoko Museo Etnografikoa da egun. Inguru horretako historia eta jendearen ohiturak ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Euskal zeramika-lanak, artisautza, artea, historiaurreko objektuak eta beste hainbat gauza daude zenbait gelatan bereizita. Horrez gain, Zalduondoko Margo Lehiaketako irabazleen lanak ere ikusgai daude.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Zalduondo, s/n - 01208 Zalduondo
Telefonoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XVI. mendea