Konstituzio Plaza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Konstituzio Plaza

Konstituzio Plaza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Donostiako Alde Zaharraren erdian dago Konstituzio Plaza, urte luzez hiriaren erdigune izan den lekua. Garai batean bertan egon zen Udaletxea (egun liburutegi nagusia da). Lehen bertan biltzen ziren donostiarrak festez gozatzeko. Oraindik ospakizun ugari egiten dira Konstituzio Plazan.

 

Esaterako, San Sebastian jaiari hasiera emateko, hiriko bandera jartzen dute antzinako Udaletxean. Donostiako kultur ekintza nagusiak bertan egiten dira. San Tomas egunean jendez lepo egoten da.

 

Bisitariak zur eta lur geratzen dira Konstituzio Plazara iritsi eta balkoi bakoitzak zenbaki bat duela ikusten dutenean. Garai batean zezen-plaza izan zela gogorarazten dute zenbaki horiek.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Plaza

Helbidea
Entre la calles de San Jerónimo, Puerto, Narrica, Pescadería e Iñigo. - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Neoklasikoa
Garaia
XVIII. mendea
Ekintzak

Konstituzio Plazan kultural jarduera ugari egiten dira urtero: txistularien kontzertuak, dantzariak, Kaldereroak, San Tomas, Sagardo Eguna, etab.