Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Jauregi Etxea


Jauregi Etxea XVI. mende hasieran eraiki zuten. Jatorrian hiru slairu bazituen ere, egungo etxeak bost ditu.

Mendeotan hainbatetan eraberritu dute. Dena den, garai hartako artelan bikainenetako bat mantentzen du oraindik: lehenengo solairuan dagoen erliebea, alegia. Askotariko motiboak ditu: landareak, erregeak koroa eta zetroarekin, basurdearen ehiza, trobadorea eta haren dama eta animalia fantastikoak, besteak beste. Europa erdialdeko grabatu gotiko berantiarrak dira, oso ohikoak ziren garai hartan Alemanian.

Eraikin honetan etxe partikularrak daude egun, eta beraz, kanpotik baino ezin da bisitatu.
Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota: Palacio
Helbidea: Bidekurutzeta, 2  - 20570  BERGARA
Helbide elektronikoa: turismoa@bergara.eus
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XV-XVI. mendeak
Ordutegia: Bergarako turismo bulegoak antolatzen dituzten bisitaldi gidatuetan eraikin hau ere erakusten zaie bisitariei.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana