Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Bastida)

Eliza katoliko bikain hau XVI eta XVIII. mendeen artean eraiki zuten herriko plazan. Estilo errenazentista eta barrokoa uztartzen ditu. Kanpotik hiru zati ezberdin ditu: dorrea, eliza eta sakristia berria.

 

Eliz ataria da tenpluaren elementurik nabarmenena, XVII. mendeko arkitekturaren berariazko altxorra. Errenazentista da eta garaipen arku baten azpian dago. Garaipen arku horrek pilastrak ditu alboetan eta hiru zatitan bereizitako arku erdizirkular handi bat dago pilastra horien artean. Ate bikoitz bat dago beheko aldean.

 

Barruan erretaula nagusia gailentzen da, barrokoaren adibide bikaina. Koruan, berriz, XVII. mendeko organo bat dago.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Eliza

Helbidea: Calle Mayor, 13  - 01330  Labastida/Bastida
Telefonoa: +34 945 331 108 ( ) / +34 945 331 015 (Bastidako turismo bulegoa) Telefonoa: +34 945 331 108 ( ) / +34 945 331 015 (Bastidako turismo bulegoa)
Helbide elektronikoa: turismolabastida@euskalnet.net
Estilo artistikoa: Errenazentista eta barrokoa
Garaia: Aro Modernoa, XVI. mendea
Ordutegia:

Bisita gidatuetarako Bastidako Turismo bulegoarekin kontaktuan jarri

Ekintzak:

Organo-kontzertuak egiten dira

Zerbitzuak: Parkinga / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana