Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Isasi Jauregia (Markeskua)

Isasi edo Markeskua Jauregia Eibarko eraikin zibilen artean garrantzitsuenetakoa da. XVI. mendean eraiki zuten Martin Lopez Isasiren eta Domenja Orbearen aginduz. Garai hartako jauregi gehienak bezala, hiribildutik kanpo eraiki zuten, Ermuara zihoan bidearen ondoan. 

Apaingarri gutxi dituen eraikina da. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko teilatua ditu. Sarreran dobelaz inguratutako arku erdizirkular bat dauka. Eraikinaren aurrealdean Isasi sendiaren armarria dago. Familia horretako kideek kargu garrantzitsuak izan zituzten gortean.

Isasi Jauregia duela urte gutxi zaharberritu zuten, eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) egoitza da egun. Hitzaldiak, doktoretza-ikastaroak... egiten dira bertan. Dena den, urte osoan zehar egoten dira jarduerak, ez bakarrik udan.

 


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea: Avenida Otaola, 1  - 20600  Eibar
Telefonoa: +34 943 821 426 (Udako Euskal Unibertsitatea) / +34 943 820 110 (Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) Telefonoa: +34 943 821 426 (Udako Euskal Unibertsitatea) / +34 943 820 110 (Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea)
Helbide elektronikoa: markeskoa@ueu.org
Estilo artistikoa: Errenazentista
Garaia: XVI. mendea
Ekintzak:

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) egoitza da egun, eta urte osoan hitzaldiak, ikastaro akademikoak, biltzarrak... egiten dira bertan.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana