Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Irizar Jauregia

Irizar edo Urrutia-Espilla Jauregia XVII. mendean eraiki zuten antzina etxe bat zegoen lekuan. Hainbat urte armadan egin ostean Bergarara itzuli zenean, jauregi hau egiteko agindu zuen Ignacio Urrutia jaunak Ana Espilla emaztearekin batera.

Lorategi batek inguratzen duen eraikin xumea da, apaindura gutxikoa. Hala ere, aipagarriak dira ertz batean dagoen armarria eta balkoietako burdin forjatuzko lanak.

Garrantzia historiko handiko eraikina da, 1839an bertan sinatu baitzuten Maroto eta Espartero jeneralek I. Karlistadari amaiera eman zion Bergarako Ituna.

Udal bulegoak daude egun eraikin honetan, eta, beraz, kanpotik soilik bisitatu daiteke.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea: Barrenkalea, 33  - 20570  Bergara
Telefonoa: +34 943 779 128 (Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 943 779 128 (Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa: turismo@bergara.net
Garaia: XVII. mendea
Zerbitzuak: Parkea / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana