Laguardiako urmael zeltiberiarra | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Laguardiako urmael zeltiberiarra

Guardiako (Araba) urmael zeltiberiarra, duela 2.100 urte eraikia, Burdin Aroko Europako urmael eraiki handiena da.

Obra hidrauliko honek 300.000 litro ur baino gehiago biltzeko modua ematen zuen bertako biztanleei. Erdi Aroko Laguardia herriaren (Arabako Errioxa) kokaleku den muinoaren goiko aldean sortzen den iturburu bateko ura biltzeko eraiki zen urmael edo biltegi hau. Zeltiberiarren garaian, K.a. III eta II. mendeetan, bertan bizi izandako jendearen lekukotza da, bertako biztanleen beharrak asetzeko erabili baitziren urak.

Urmaela errito-leku ere izan zela uste da, esku-hartze arkeologikoan agerian geratutako aurkikuntza batzuk eta urmaelaren inguruan aurkitutako Matreen omenezko aldare erromatarra aintzat hartuta; sustrai zeltiar garbiak ditu aldareak, eta iturburu edo akuifero mineromedizinalekin lotzen da. Urmaelaren gehieneko neurriak 18 x 15 metro dira, eta 0,85-3,10 m-ko altuerako horma perimetralak ditu. Guztizko azalera 218 m koadrokoa da.

Interpretazio zentroa

La Barbacana eremuko urmael zeltiberiarra aterpe arkitektoniko batek babesten du. Aterpe horren azpian bertan dago urmaelari buruzko instalazio museografikoa ere. Ikus-entzunezko bitarteko aurreratuak, garaiko pertsonaien berregiteak, marrazkiak eta gaiarekin zerikusia duten objektuak ikus daitezke bertan.

Egitura hidrauliko honen garrantzia eta bertako ura mendetan zehar baliatu izan duten pertsonen bizimodua hobeto ulertzeko eta interpretatzen laguntzeko pentsatua dago interpretazio zentroa.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Helbidea
Calle Mayor, junto a la Puerta de Mercadal (sur del cerro) - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Erakusketa-aretoa
  • Bisita gidatuak