Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Garro jauregia

Garro jauregia

XVII. mendean eraikitako Garro jauregi ederra Leintz Gatzagako erdigunean dago. Goitik behera zaharberrituta, udalerriko kultur etxea da 1987tik.

Fatxada bereziki deigarria da, zilarrezko armarria baitauka. Zitori hori baten forma duen gurutzea eta aurrez aurre dauden lau otso ikus daitezke bertan.

Lehen solairuan erakusketa gela dago. Horrez gain, Toki-Eder elkartea, ludoteka, liburutegia eta hainbat batzar-gela daude Garro jauregian. Erakusketa gelak 70 metro karratuko ditu eta, nahi izanez gero, bi zatitan bereizi daiteke. Irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen erakusketak egoten dira ikusgai bertan.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea: Santiago, 2   - 20530  Leintz Gatzaga
Telefonoa: +34 943 714 792 (Leintz-Gatzagako turismo bulegoa) Telefonoa: +34 943 714 792 (Leintz-Gatzagako turismo bulegoa)
Helbide elektronikoa: labidea@euskalnet.net
Estilo artistikoa: Barrokoa
Garaia: XVII. mendea
Ekintzak:

Udaletxeak eta kultur etxeak jarduera ugari antolatzen dituzte Garro jauregian.

Euskadi, auzolana