Elkanoren monumentua | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Elkanoren monumentua

Elkanoren monumentua

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Juan Sebastian Elkano getariar entzutetsuaren oroimenez egindako monumentua da.

 

Monumentuan garai hartan modan zegoen Art Deco estiloaren ezaugarriak nabari dira. Getariako harresiaren bastioi izandakoaren gainean dago, eta brankako irudien antza duen "Hegodun Garaipena" eskulturaren erreplika bat du goialdean. Behealdean, aldiz, Victorio Machok egindako Elkanoren behe-erliebea dago, eta eraikinaren barrualdean Elkanorekin batera munduari bira eman zioten gizonak gogora ekartzen dituen inskripzio bat ikus daiteke.

 

Gainera, Elkanoren beste bi estatua daude Getarian: Antonio Palaok 1861ean egindakoa (Elkano Plazan) eta Ricardo Bellverrek 1888an egindakoa (Gudarien Enparantzan).

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Monumentua

Helbidea
Carretera N-634 hacia Zarautz - 20808 Getaria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eklektikoa
Garaia
XX. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Haur-instalazioak