Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Durangoko Alde Zaharra

Andra Mari elizak ematen dio ongi etorria Durangoko alde zaharrean sartzen den bisitariari. Gotikoa eta berpizkundeko estiloa nahasten dira eliza honetan, ikusgarriena egurrezko elizpe handia da. Bere ondoan Arandoñoko dorrea dago.

Alde Zaharra, batez ere, Barrenkale, Artekale, Goienkale eta Kalebarria kale paraleloek osatzen dute eta Zeharkalek guztiak gurutzatzen ditu.

Barrenkalen gora Lariz dorrea eta bere irudi bitxiak ikusi eta San Ana harrizko plazara politera iritsiko da bisitaria. Bertan daude izen bereko eliza eta arkua ere, lehen hiriak zuen harresiaren sarreretako bat da, 1556an eraiki zuten estilo barrokoko arku hori.

Artekalen behera udaletxearen eraikin ikusgarriarekin egingo du topo: XVI. mendekoa da, napoliar eragina duen estilo klasikoa du. Fatxada nagusiko irudiek arreta deitzen dute.

Eta Andra Mari elizatik eskuinerantz hartuta Garai jauregia, Gurutze Santuaren ermita (bertan dago Kurutziagako gurutzea) eta Olalde jauregia ere ikustekoak dira.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea:   - 48200  Durango
Telefonoa: +34 946 033 938 (Durangoko Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 946 033 938 (Durangoko Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa: turismo@durango-udala.net
Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Parkea / Jatetxea / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana