Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Casilda Iturrizarren parkea

Zabalgunearen inguruan mota honetako parke bat 1876an egitea pentsatuta bazegoen ere, lanak ez ziren 1907ra arte hasi. Ricardo Bastida arkitektoa eta Juan de Eguiraun ingeniaria izan ziren proiektuaren arduradunak. Casilda Iturrizar ongile bilbotarraren izena jarri zioten. 

Estilo erromantikoa eta Frantziako lorategien estiloa nahastea erabaki zuten eta, beraz, zumardi zuzenak, lorategi botanikoa, bidezidorrak, urmaelak, iturriak eta beste hainbat elementu jartzea pentsatu zuten. Urte batzuk geroago, beste hainbat elementu gehitu ziren, hala nola, kirola egiteko gunea (saskibaloi kantxa...), haurrentzako jolas-parkea (zaldiko-maldikoa...) eta Juan de Ispizuak egindako pergola. 

Horrela, Doña Casilda Iturrizar parkea aisialdirako gunerik garrantzitsuenetako bat da Bilbon.

 


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Parkea

Helbidea: Entre el Palacio Euskalduna y el Museo de Bellas Artes  - 48011  Bilbao
Telefonoa: +34 944 795 760 (Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 944 795 760 (Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa: bicb@bilbaoturismo.bilbao.net
Estilo artistikoa: Erromantikoa eta frantsesa
Garaia: XX. mendea
Zerbitzuak: Komunak / Haur-instalazioak / Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana