Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Begoñako Amaren, Bizkaiko zaindariaren, basilika hiriguneko mendixka batean kokatuta dago eta hiri osoaren ikuspegi bikaina eskaintzen digu.
Sancho Martinez de Aregok eraiki zuen eliza XVI. mende hasieran, Andra Maria agertu zen tokian bertan.
Estilo gotiko berantiarrekoa da eta haren portada nagusiak garaipen arkuaren erako eredu errenazentista du.
Bestalde, elizan zegoen erretaula barrokoa lehen Gerra Karlistan desagertu zen, eta gaur egun dagoena jarri zuten haren ordez. Erretaula neoklasikoan, Begoñako Andra Mariaren gelatxoa dago, eta zur polikromatuan egindako taila gotikoa nabarmentzen da bertan. Azkenik, kanpai-hormako kanpandorre handia XX. mende hasierako lana da.
Urriaren 11n, erromeria antolatzen dute "Begoñako amatxuren" omenez, eta kontzertuak, kalejirak, haurrentzako ekitaldiak, dantza alardeak eta herri kirolen erakustaldiak izaten dira, besteak beste.
Basílica, santuario y parroquia
Gabonetako kontzertuaz gain, Abesbatzen Jaialdia ospatzen dute Garizuma baino bi aste lehen.