Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Begoņako basilika


Begoņako Amaren
, Bizkaiko zaindariaren, basilika hiriguneko mendixka batean kokatuta dago eta hiri osoaren ikuspegi bikaina eskaintzen digu. Sancho Martinez de Aregok eraiki zuen eliza XVI. mende hasieran, Andra Maria agertu zen tokian bertan.

Estilo gotiko berantiarrekoa da eta haren portada nagusiak garaipen arkuaren erako eredu errenazentista du.

Bestalde, elizan zegoen erretaula barrokoa lehen Gerra Karlistan desagertu zen, eta gaur egun dagoena jarri zuten haren ordez. Erretaula neoklasikoan, Begoņako Andra Mariaren gelatxoa dago, eta zur polikromatuan egindako taila gotikoa nabarmentzen da bertan. Azkenik, kanpai-hormako kanpandorre handia XX. mende hasierako lana da.

Urriaren 11n, erromeria antolatzen dute "Begoņako amatxuren" omenez, eta kontzertuak, kalejirak, haurrentzako ekitaldiak, dantza alardeak eta herri kirolen erakustaldiak izaten dira, besteak beste.
Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota: Basílica, santuario y parroquia
Helbidea: Begoņako Andra Maria. 38  - 48006  Bilbao
Telefonoa: +34 944 127 091Telefonoa: +34 944 127 091
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XVI. mendea
Ekintzak: Gabonetako kontzertuaz gain, Abesbatzen Jaialdia ospatzen dute Garizuma baino bi aste lehen.
Zerbitzuak: Komunak / Parkea / Dendak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana