Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Artzain Onaren katedrala

Artzain Onaren katedrala

Artzain Onaren katedrala Donostiako eraikin erlijiosorik handiena da. Hiriaren erdigunean dago, eta, Koldo Mitxelena kulturunearekin eta postetxearekin batera, monumentu multzo ederra osatzen du. Atariaren gainean, orratz itxurako 75 metroko dorrea du; hiriburuko ia leku guztietatik ikusten da.

 

Manuel Echave arkitekto gipuzkoarrak harlanduz egindako katedral neogotiko hau 1897an inauguratu zuten. Gurutze latindar itxurako oinplano angeluzuzena eta hiru nabe, gurutzadura eta presbiterioa ditu. Hiriko beste hainbat eraikin bezala, Igeldoko harrobietako harriekin eraiki zuten.

 

Nabarmentzeko moduko dekorazio elementu ugari ditu, beirateak, xurrutarriak eta pinakuluak, besteak beste.


Zerbitzuak: Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Katedrala

Helbidea: Plaza del Buen Pastor, s/n  - 20005  Donostia / San Sebastián
Telefonoa: +34 943 464 516 (Katedrala) / +34 943 455 123 (Bikarioa) Telefonoa: +34 943 464 516 (Katedrala) / +34 943 455 123  (Bikarioa)
Helbide elektronikoa: b.auzmendi@organobuenpastor.org
Estilo artistikoa: Neogotikoa
Garaia: XIX. mendea
Euskadi, auzolana