Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arrikrutz Kobak, lurpeko mundu zoragarri bat

Praktika Onak
  • Arrikrutzeko haitzuloa
  • Arrikrutz

Arrikrutz Kobak, lurpeko mundu zoragarri bat

Gipuzkoako Aizkorri mendilerroak mundu zoragarri bezain zahar bat zaintzen du: Arrikrutz Kobak. Eremu honetan, mendeen iragateak haren edertasuna handitu besterik ez du egin. Kobak Gesaltza-Arrikrutz gune karstikoan daude. Museo natural zabal bat da, Aldaola ibaiko urak bertako arroken kontra eginiko indarrari esker landua. Lurpeko galeriak daude 14 kilometroz, guztira. Galeria horiek estalaktitaz eta estalagmitaz osatuta daude. Horri esker, bisitaria txiki sentitzen da naturaren indarraren eta mendeen iragatearen handitasunaren aurrean. Kobak 6 maila ditu, eta kobaren sakontasunak errespetua ematen du, baina, baita saihestu ezin den erakarpena ere. Eraketa naturalak, ordea, ez dira eremuko erakargarritasun bakarra. Arrikrutz Euskadiko ikerketa espeleologiko eta paleontologiko aitzindarienak egiteko agertokia izan da. Horren lekuko dira aurkitutako animalien aztarnak. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, errinozero iletsuaren pausoaren, leizetako hienaren eta orein erraldoiaren aztarnak. Bestalde, azpimarratzekoa da, baita ere, leizeetako hartzen hezurdurak eta panteren eskeleto partzialak eta garezurrak agertu izana. Nolanahi ere, leizeetako lehoi baten eskeleto oso bat aurkitzea izan da, zalantzarik gabe, orain arteko aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun, 53 galeria dago irekita soilik jendea hartzeko. Galeria hori 500 metro luze da, eta gune horretan bisitariak aukera izango du eremu horren edertasun ikaragarria miresteko; izan ere, urteak joan ahala izan duen bilakaera naturala gorabehera, ukitu gabe egon da, isiltasun luze batean murgilduta. Isiltasun hori izaki liluragarrien presentziak soilik hautsi du. Laburbilduz, espazio honek aukera ematen du gure planetaren historia eta bertan duela milioika urte bizi izan ziren espezieen sekretuak hobeto ezagutzeko.


Zerbitzuak: Komunak / Audio-gida / Parkinga / Erakusketa-aretoa / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Haitzuloak

Monumentu mota:

Haitzuloa

Helbidea:

Subida de Arantzazu. Desvío al barrio de Araotz.  - 20560  Oñati

Telefonoa:   +34 943 082 000 (Arrikrutzeko haitzuloa) / +34 943 783 453 (Oñatiko Turismo Bulegoa)Telefonoa:  

+34 943 082 000 (Arrikrutzeko haitzuloa) / +34 943 783 453 (Oñatiko Turismo Bulegoa)

Helbide elektronikoa:

arrikrutz@onati.eus

Garaia:

Goi Jurasikoa-Behe Kretazeoa

Euskadi, auzolana