Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arratabe jauregia (egungo udaletxea)

Jasokundeko Andre Mariaren elizaren ondoan dago Arratabe jauregia. 1726an eraiki zuten Maria Isabel de Otaloraren, Enrique Antonio de Arratabe eta Araotzen alargunaren, aginduz. Horretarako, XVI. mendeko Uribe etxeko eta Eskoriatzako jauregi bateko materiala erabili zuten.

Beheko solairua eta pisu nagusi bat dituen eraikin angeluzuzena da. Lau isurkiko estalkia dauka eta, gainera, irtengune angeluzuzen txiki bat ageri du teilatuan. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago; gainerako guztia, berriz, harlangaitzezkoa da.

Fatxada nagusiaren albo batean dagoen armarria da elementurik azpimarragarriena. Lau zatitan bereizita dago; Arratabe, Otalora, Galarza eta Araotz-Lazarraga sendien armarriak ageri ditu.

Aretxabaletako udalaren egoitza da 1986az geroztik.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea: C/ Otalora, 1  - 20550  Aretxabaleta
Telefonoa: +34 943 711 862 (Aretxabaletako udaletxea) Telefonoa: +34 943 711 862 (Aretxabaletako udaletxea)
Helbide elektronikoa: udala@aretxabaleta.net
Estilo artistikoa: Barrokoa
Garaia: XVIII. mendea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana