Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Euskadiko hileta multzo garrantzitsuenen artean dago Argiñetako nekropolia, bertan aurkitu dituzten hilarri eta hilobi kopuruagatik zein horien kalitate eta antzinatasunagatik (VII.-IX. mendeetakoak).
Hogei hilobiz eta bost hilarriz osatutako nekropoli hau San Adrian baselizaren aurrean dago, Elorrioko kanpo aldean.
Monumentu horiek inguruko auzoetako nekropolietan (Mendraka, Miota, Berrio) erabiltzeko eraiki ziren Goi Erdi Aroan, baina XIX. mendean gaur egun dauden lekuan bildu zituzten. Hilobiak zein hilarriak Oiz mendiko harrobietatik ateratako harearriarekin egin zituzten.
Nekropolia