Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arbelaitz jauregia

Arbelaitz jauregia Irungo etxerik esanguratsuenetakoa da. XVII. mendean eraiki zuten, baina 1936an kalte handiak jasan zituen herriaren erdigunearen zati handi bat kiskali zuen sutean. Hala ere, gerora, eraikin osoa eraberritu zuten.

San Joan enparantzatik hurbil dago. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia dituen hiru solairuko eraikin dotorea da. Fatxada harlanduzkoa da eta bi zati ezberdin ditu. Bi dorre karratu ditu hegaletan eta, gainera, bi zutabe doriar dituen portada barrokoa dauka.

Garrantzia historiko handiko eraikina da, pertsona ezagun askoren ostatua izan baitzen (Enrike III.a Frantziako erregea, Katalina Medici, Karlos IV.a, Braganzako Katalina, Felipe V.a, Karlos X.a Frantziako erregea...). Balio horretaz jakitun, Probintziako Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten 1964an.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Jauregia

Helbidea: Calle de la iglesia, 8  - 20302  Irun
Telefonoa: +34 943 020 732 (Irungo Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 943 020 732 (Irungo Turismo Bulegoa)
Estilo artistikoa: Barrokoa
Garaia: XVII. mendea
Zerbitzuak: Parkinga
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana