Aralarko trikuharriak | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Jentilarri dolmena

Aralarko trikuharriak

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gipuzkoak eta Nafarroak partekatzen duten Aralarko Parke Naturalean dago gune megalitiko garrantzitsu hau, haritzez, pagoz eta larrez betetako ingurune zoragarri batean. Gipuzkoako lehen trikuharria Aralar mendian aurkitu zuten 1879an, eta bertan egin ziren, hain zuzen, aztarna megalitikoen lehen indusketak.

Jose Migel Barandiaran paleontologo eta etnografo ospetsuak Aralarko aztarnategi arkeologikoak aztertzeaz batera, inguru horretako hainbat mito eta kondaira ere ikertu zituen.

Egun, 80 megalito daude Aralarko mendatean; 30 Gipuzkoako lurralde historikoan eta beste 50 Nafarroako Foru Erkidegoan. Dolmenek, iruinarriek, tumuluek eta harri multzoek osatzen dute Ondare Kultural moduan katalogatutako eta Monumentu multzo izendatutako Gipuzkoako zonalde hau.

Ondare horietako gehienak Aralar mendebaldean daude, Zaldibia, Amezketa, Abaltzisketa, Lazkao eta Ataun udalerri gipuzkoarren lurretan, alegia.

Amezketatik zein Zaldiabiatik Auza Gaztelura igoz, Ausokoi muinoan, izen bereko dolmena ikus dezakegu, eta, haren inguruan, berriz, Atauru Gañeko iruinarria dago. Leku horretatik Uiduira bidean, hainbat dolmen ikusiko ditugu, Aranzadikoak, Arraztagañakoak, Jentilarri trikuharriak, Argarbikoak, Uiduikoak eta Uelogoenako dolmenak.

Handik hurbil, Supitaitz iruinarria dago, eta, Alotza inguruan, ostera, Saltarri iruinarri ederra. Inguruotatik irteten goazela, Irazustako Lepoa deritzon iruinarria aurkituko dugu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Arkeologia aztarnak
Monumentu mota

Megalito-multzoa

Helbidea
Parque Natural de Aralar (Alto de Lizarrusti) Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Zaldibia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Megalitikoa
Garaia
Historiaurrea (Kalkolitiko aroa, Brontze aroa)

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea