Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andre Mariaren eliza (Agurain)

Andre Mariaren eliza Aguraingo udalerriaren iparraldean dago, iparraldeko sarreran. Eliza-gotorlekua da eta antzina harresiaren zati izan zen. XV. mendearen hondarrean eta XVI. mendearen hasieran eraiki zuten beste eliza baten gainean. Kanpoko aldea harlanduzkoa da, eta eraikin gotiko berantiarra da.

Oinplano angeluzuzena eta hiru nabe ditu. Erdikoa gainerakoak baino zabalagoa eta garaiagoa da.

Sakristia XVII. mendekoa da, handia eta xumea, eta izkinan balkoi eder bat dauka. Portada nagusia gotikoa da, XVI. mende hasieran egina, eta XVII. mendeko kanpai-horma bat dauka.

Barruan, apaingarri ugari dituen koru platereskoaren aurrealdean, Karlos V.aren armarri inperial itzela ageri da. Erretaula nagusia Lopez de Larrearen maisulan errenazentista da.

Andre Mariaren elizan, gainera, ez da irudi ederrik falta: Andre Maria arrosariokoarena, Maria Magdalenarena eta Sailurtegiko Ama Birjinarena, besteak beste. Organoa 1806an egin zuen Manuel Antonio Carvajalek.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Eliza-gotorlekua

Helbidea: Calle Mayor, 80  - 01200  Agurain/Salvatierra
Telefonoa: +34 945 301 200 (Aguraingo Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 945 301 200 (Aguraingo Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa: turismo@cuadrillasalvatierra.org
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XV-XVI. mendeak
Zerbitzuak: Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana