Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Andre Mariaren eliza Bizkaiko arkitektura neoklasikoaren lanik esanguratsuenetako bat da. Colon de Larreategi korrejidoreak agindu zuen eraikitzea 1783an, baina lanak ez ziren hasi 1823 urtera arte. Silvestre Perez arkitektoaren proiektua erabili zuten eta 1858 urterako amaitu zuten. Elizak gurutze latindarraren oinplanoa dauka, baina alde batean zirkuluerdiko absidea eta bestean bi dorre jarri zizkioten. Barrutik, kupula bat dago sabaiaren erdian, eta ganga mota ezberdinak gainerakoan. Absideak labe-ganga, alboetako kaperek ertz-ganga eta nabeak gurutzadura-ganga dituzte. Ataria da elizako elementurik deigarriena, bi dorreen artean, hainbat doriar zutabek sostengatzen duten hiruki formako frontoia baitauka. Azkenik, barruko erretaulak balio handiko altxorrak dira, batez ere Andre Mariaren Zeruratzearen irudi erromanista bikaina. Antza denez, aurretik hemen zegoen eliza zahar baterako egin zuten.
Iglesia
Abuztuan Musika Astea egiten da